
Nabarnizko Udalak 1.001.794,14 euroko udal aurrekontua onartu du. Udaletxe zaharra eraberritzeko lehen fasea aurrera eroateko 150.000 euro bideratuko dituzte.

Bermeotik abiatu eta munduko hainbat herrialdetan barrena osatutako musika-ibilbidearen eta nazioarteko esperientzia guztien emaitza da Amaia Izarzugazaren Aiama proiektu musikala. Gaur egun, Aiama Quartet proiektuan bihurtuta, hilabetero, azken barikuetan Bilboko Jazzon aretoan arituko da bederatzi hilabetez taldea, ‘Impulso 26’ programaren baitan.

Emakumezkoen txapelketarik handiena hartuko du, martxoaren 2tik 23ra artean, Durangoko Ezkurdik. Lau bikotetik seira hazi da lehia, jardunaldi bat gehiagorekin. Bonu zein sarrerak eskuragarri daude. Gizonezkoen lehian, Unai Lekerika atzelari gernika-lumotarra ariko da.

Lurgune euskaldunenerako lege babesa eta plan integrala bultzatuko ditu UEMAk, Lurralde Estrategia garatzeko bidean. "Euskara nagusi den lurralde eremua babestea, sendotzea eta hedatzea, horren bidez euskararen indarberritzea" helburu izanda arituko dira lanean.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) inguruan Gautegiz Arteagako EH Bilduk plazaratutako kritikaren aurrean, udalak "koherentzia falta" salatu du, alde batetik. Bestetik, argi utzi du ez duela EH Bilduren jarrera ulertzen.

Abiatu dute Errigoraren nafar helgoaldeko uztaren 'Eskutik Eskura' kanpaina, eta martxoaren 18ra egongo da martxan. Kontsumitzaleei hausnarketa eragiteko asmoz, 'Eragin saskiari!' ekimena egingo dute aurten.

Gernika-Lumoko Independentzia Egunean bilduko dira gazteak etzi (otsailak 28), udalerrian. Egun osoko egitarauaren baitan, eskaintza politikoa eta aisialdia uztartuko dituzte.

Dena prest dago domekako [martxoak 1] Ibarruriko Mendi Martxa eta Lasterketaren XIII. ekitaldirako. 360 lagun inguruk aurretiaz izena eman dute mendi martxa luze, labur eta lasterketara. Egunean bertan ere horrexetarako aukera egongo da.

1937ko martxoaren 5eko gudan parte hartu zuten gudariak omentzeko Itsas Gudari Eguna antolatu dute, beste behin, Alkartasuna Fundazioak eta Eusko Alkartasunak. Domekan [martxoak 1] egingo dute, ekitaldi bikoitzagaz: omenaldia 'Matxitxako Guda' eskulturan eta solasaldia, kafe antzokian.

Gernika-Lumoren historian eta ondarean garrantzitsuak diren guneetatik ibiliz belaunaldi berriei historia hori modu "dinamiko eta parte hartzailean" transmititzea bilatuko du Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak. Horretarako, 7 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzendutako doako bisita gidatua prestatu dute.