
Errigora ‘Sustraitik Espaziora’ dokumentala aurkezten ari da Euskal Herriko hainbat txokotan. Euskarari Puzka kanpaina abiatu dute udazkenerako, eta euren lana erakusteagaz batera, herri baten indarrak gauzak aldatzeko ahalmena duela frogatuko dute. Bihar [azaroak 6] 19:00etan, Ean dute hitzordua, Natxituko bolatokian.

‘Bertokoa dalako… Bermeon erosi’ kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan 20 euroko erosketak egiten dituzten bezeroek "harraskatzeko txartelak" jasoko dituzte.

Gernika-Lumoko Kultur Etxeak Laguna txartela eskuratzeko deialdia zabaldu du eta Internet bidez edo Kultur Etxean bertan erosteko edo berritzeko aukera dago. Musika taldeei diru laguntzak banatzeko diealdia ere zabalik dago.