
2027ko udal egutegia sortzeko asmoz, 'Gure herria' gaiaren baitako hamabi argazki hoberenen bila dabil Gautegiz Arteagako Udala. Argazki lehiaketan parte hartu nahi dutenek azaroaren 23a baino lehen entregatu beharko dituzte argazkiak.

Domekan (urriak 4), Itxas Zaporeak jardunaldia hartuko du BBK Klima Abenturak, arrantza jasangarria eta tunidoen sektorea haurrengana hurbiltzeko helburuari segika. Esan dute 2026ko jarduera programazioari amaiera emango dion ekimena izango dela.