
Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Gernika-Lumo, Forua, Gautegiz Arteaga, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Mundaka, Murueta, Muxika eta Sukarrietako biztanleei ura zentzuz erabiltzeko eskatu die erakundeak, azken asteetako tenperatura altuen eta euri eskasiaren ondorioz, ibilguek ur maila baxua daukatelako.

Sarek eta Etxerate-k deituta, ehunka herritar mobilizatu dira hondartzetako abuztuko urteroko hitzorduan. Azkena izateko desioa adierazi dute.

LAB, UGT eta CCOOk aurreakordioa sinatu dute CEBEK patronalagaz. Hitzarmena bost urtez egongo da indarrean (2025/29). ELAk uste du akordioa ez dela nahikoa.

2022an pandemia osteko lehen bidaian murgildu zen Laura Oteiza, Gambiakoa bidaia soil bat baino askoz gehiago izango zela jakin gabe. Lau urte igaro dira eta, geroztik, hamaika aldiz bisitatu du Sanyang herria, ahal duen guztian laguntza eskaintzeko. Busturiko medikua ere bada, eta nahi gabe edo, herria ere mobilizatu du, Kangbeng Busturia Gambia Elkartea sortuta.