
XII. Mendi Jaia egingo dute domekan [maiatzak 31], Arrolape Mendi Klubak antolatuta. Mendi martxa zein lasterketa luze eta laburrak egingo dituzte. Euro solidarioa Fenomekoak saskibaloi taldearentzat izango da. Egunean ere izena eman ahalko da.

Euskal Australiarren Alkarteak ekainaren 13rako [zapatua] deitu du aurten 'Australianoen bazkaria', eta domeka [maiatzak 31] da izena emateko azken eguna. Bazkarian 1929 eta 1945 urte bitartean jaiotako Australiara joandako euskal herritarrak omenduko dituzte.