Gernika-Lumoko Milia, erronka berriei begira
Argazkia: Gernika Atletismo Taldea 38. Gernika-Lumoko Miliak jendetza elkartu zuen zapatu arratsaldean [maiatzak 23], San Juan Kalean. Gernika Atletismo Taldeak antolatu zuen proba, eta beste behin ere, korrikalari zein ikusleek ez zieten hutsik egin.
Aurreko urteetako parte hartzaile kopuruaren “antzekoa” izan dute aurten ere, eta “pozik” daude. 500 umetik gora, eta maila denak kontuan hartuta, 550 korrikalari inguru elkartu zituen proba herrikoiak: “Gustura egon ginen, eta parte hartzaileek ere horixe esan digute. Dena normaltasunez joan zen, baina ikusle bati bero-kolpea jo, eta sustoa hartu genuen”.
Muxikako Urretxindorra Herri Eskolako, Gautegiz Arteagako Montorre Herri Ikastetxeko, Gernika-Lumoko Allende Salazar Herri Eskolako, Seber Altube Ikastolako, San Fidel Ikastolako eta Mertzede Ikastetxeko, Arratzuko Barrutia Herri Eskolako, Busturiko Jose Mari Uzelai Herri Eskolako eta Natxituko Haizeder Eskolako umeen korrikaldiagaz hasi zuten 38. Gernika-Lumoko Milia, 16:00etan. Eta ondoren atera ziren gainontzeko kategorietako parte hartzaileak. “Aurten txapelak berreskuratu ditugu, eta azpimarratzekoa da inoizko kopa gehien banatu izana. Absolutuetan, 20 urtez azpikoetan, 18 urtez azpikoetan eta 16 urtez azpikoetan banatu ditugu kopak eta txapelak”, adierazi dute antolatzaileek. Umeek, berriz, domina bana jaso zuten.
Absolutuen kategorian Ester Zarandonak eta Unai Lobatok jantzi zituzten txapelak, eta 20 urtez azpikoetan Irati Fernandezek eta Mikel Jayok. 18 urtez azpikoetan, Amaia Feijoo eta Jon Garate igo ziren podiumaren gorenera, eta 16 urtez azpikoetan Irati Zabala eta Ibai Leanizbarrutia nagusitu ziren.
Hurrengo urtera begira, gazte eta nagusien kategoriei “bultzada” ematea dute helburu, eta erronka horretaz gain, milia Artekalera itzultzea ere erronka dela gogoratu dute, lehenago bertan egiten baitzuten: “Umeen lasterketa errotuta dago, eta ikastetxeek asko laguntzen digute. Nagusien lasterketari beste buelta bat eta bultzada ematen hasiko gara, apur bat profesionalagoa izateko. Gainera, ahal bada, Artekalera bueltatu gura dugu”.
Sailkapenak:
- Absolutu emakumezkoak:
- 1. Ester Zarandona
- 2. Jone Oar-Arteta
- 3. Edurne Baraiazarra
- Absolutu gizonezkoak:
- 1. Unai Lobato
- 2. Hugo Gonzalez
- 3. Erlantz Garcia
- 20 urtez azpiko emakumezkoak:
- 1. Irati Fernandez
- 2. Haizea Gerrikabeitia
- 20 urtez azpiko gizonezkoak:
- 1. Mikel Jayo
- 2. Peru Enbeita
- 3. Joan Apraiz
- 18 urtez azpiko emakumezkoak:
- Amaia Feijoo
- 18 urtez azpiko gizonezkoak:
- 1. Jon Garate
2. Daniel Gutierrez
3. Amets Mantzizidor
- 1. Jon Garate
- 16 urtez azpiko emakumezkoak:
- 1. Irati Zabala
- 2. Malen Alaiagoikoa
- 3. Naroa Ruiz
- 16 urtez azpiko gizonezkoak:
- 1. Ibai Leanizbarrutia
- 2. Asier Errarte
- 3. Unai Zorriketa

Argazkia: Gernika Atletismo Taldea