SD Gernika Clubeko zuzendaritza omendu dute
Gernika-Lumoko Udalak SD Gernika Club futbol taldeko zuzendaritzari omenaldia egin dio gaur [apirilak 23]. Izan ere, berriki jakin da Aitor Larrazabal entrenatzaileak hurrengo denboraldian ez duela bere postuan jarraituko, baina zuzendaritza lantaldea ere aldatu egingo da. Bada, orain arte lanean jardun duen taldeari omenaldia egin dio Jose Mari Gorroño alkateak, eta aurrerantzean kargua hartuko duen taldea hartu du.
Txandapasa egingo duen taldeak bederatzi urteko kirol ibilbidea egin du elkartearen zuzendaritzan, baina kide batzuek hamahiru urteko bide ere egin dute. Egindako lana “biziki eskertu” die alkateak kargua utzitako partaideei; hurrengo denboralditik aurrera lan horretan ariko direnei, berriz, “zorterik onena” opa die Gorroñok.