
Barikutik hilaren 30era bitartean beteko du erakusketak Astra, eta tarte horretan, gerren "zentzugabekeriari" buruzko gogoeta kritikoa bilatuko dute bestelako hitzaldietan ere bai.

Zuberoa Egurrolak eta Jule Arkotxak Euskotren Liga eta Kontxa irabazi dituzte, Arraun Lagunak taldeagaz lehiatu duten estreinako denboraldian. Elantxobetarra eta lekeitiarra donostiar eskifaiaren funtsezko osagai izan dira hitzordu nagusietan.

Eara musika hurbiltzeko, eta horretan musika klasikoaren aldeko apustua indartzeko helburupean antolatzen dute MusikEAn HEA Kultur Taldeak eta Eako Udalak Agustin Bergararen laguntzagaz. Helburu guztiak bete ditu musika zikloaren bosgarren aldiak, eta "oso pozik" daude antolatzaileak.

Urremendi Landa Garapen Elkarteak 971.258 euroko inbertsioa egin du Mundakako bi guneen arteko zirkulazioa erraztuko duen "ibilbide irisgarri, seguru eta jasangarria" sortzeko. Urdaibaiko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planaren barruan kokatzen diren lanek sei hilabeteko iraupena izango dute.

Orain arteko esku hartzean fatxadako harrizko estaldura eta kanpoaldea garbitu, horma margotu eta kanpandorrea egokitu ditu Foruko Udalak. Datorren hilabeteetan Triñe ermitaren barrualdea kontserbatzeko eraberritze lanekin jarraitzea da asmoa.