"Arrakastatsua" izan da Bermeo Tuna Jai Alai Cup txapelketa. Artza pilotalekua ia lepo bete dute ikusleek. Ruben Bailok irabazi du atzelarien kiniela; Erik Mendizabalek, aurrelariena; Bixente Gonzalezek eta Gorka Mugartegi 'Atain'-ek, bikotekakoa.
Urmuga ekimen herrikoi eta artistikoak Busturialdea eta Lea-Artibai zeharkatuko ditu uztailaren 13an eta 14an. Izan ere, hilaren 13an ekingo dio Urmugak bere Bizkaiko ibilbideari, Araban bi egun egin eta gero, Gaztelugatxetik Ereñozarreko San Migelera ailegatzeko. Hurrengo egunean, Ereñotik Ziortza-Bolibarrerainoko bidea egingo du.
Hiru hitzordu hiru leku desberdinetan. Muxikako Udalak hirugarrenez antolatu du Eguenetan ze einbizu? egitasmoa, eta etzi hasi eta uztailaren 17ra arteko eguenetarako kulturaz gozatzeko zitak prestatu ditu: dastaketa, bertso saioa eta bakarrizketak.
Norbanakoek uztailaren 14ra bitartean egin ditzakete eskaerak.
Uztailaren 3an hasi eta 24ean bukatuko da, beste behin, Gernika-Lumoko Kultur Etxeak abiatutako Arbolapean kultur programa. Ziraun, Zuga, Sueder eta NAZ taldeen musikaz beteko da Seber Altube Auditorioa, eguenero.
Muruetako hilerrian irisgarritasuna eta ehorzketa baldintzak hobetzeko lanak egin dituzte. Obren kostua 86.760,81 eurokoa izan da, eta aldundiaren 60.000 euroko laguntza jaso du udalak.