Gure Eskuk deituta, milaka eta milaka lagun elkartu ziren zapatuan [ekainak 7] Bilbon, 'Herri Libre Bat. Euskal Herriak Erabaki' lelopean, "hitzetatik erabakietara pasatzeko unea" dela aldarrikatzeko.
Euskal Selekzioak eta Espainiak irabazi dute Nazioen Liga, hurrenez hurren, gizonezkoen eta emakumezkoen finaletan gailenduta. Jendetza bildu du munduko selekzio puntakoenen txapelketak, Jai Alain.
Eskualdeko 290 dantzari bildu ziren atzo (ekainak 8) Gautegiz Arteagak hartutako 37. Busturialdeko Dantzari Txikien Egunean. "Ohiturak mantentzen laguntzen duen eguna" delarik, "borobil" atera zela nabarmendu dute.
Orioren atzetik, Donostiarra sailkatu zen gizonezkoen lehian, eta podiuma osatu zuen Bermeok. Beteranoetan, aldiz, bosgarren postuan sailkatu ziren mundakarrak.
Ekainaren 30ean egingo dute Mundakako jaietako nagusien bazkari herrikoia, eta bertara izena emateko epemuga hilaren 17a izango da.
Marimar Agirre Molinerok egindako kartelak irabazi du Mundakako San Pedro jaietako kartel lehiaketa.
Domekan [ekainak 8] mendizale asko elkartu ziren tontorrean. Hurrengo urtean Ganekogortan egingo dute.
Ozeanoen Munduko Konferentziaren hirugarren aldiaren barruan, Bermeo Tuna World Capital aukeratu dute goi-mailako ekitaldi paralelo bat antolatzeko. Ekainaren 10ean [martitzena] egingo dute mahai-ingurua Nizan, eta aurretik izena eman beharko da.