Itsas munduagaz erlazionatutako emakumezko langileek Hegaluze Saria jaso dute gaur [maiatzak 16], 31. Arrain Azokaren irekiera ekitaldian.
Mundakako EH Bilduk, Herritar Alternatibak udal gobernua utzi ostean, "ilusioz eta umiltasunez" lanean segitzeko hautua berretsi du. Herritar Alternatibaren erabakia "sorpresaz" iritsi zitzaiela azalduta, azken osoko bilkuretan "oposizio jarrera erakusten zutela" salatu dute.
Hilabete luzez egindako lana kalera aterako du Arrain Azoka Elkarteak asteburuan, "ahal den neurrian" egoera berrietara egokitzen dakitela erakusteko gogoz.
31. Arrain Azoka tokiko produktuen zein euskararen erakusleiho bihurtuko da gaurtik domekara bitartean. Lameran kokatutako hamazortzi postuek ordutegi jarraitua izango dute, eta denetariko produktuak erosteko aukera eskainiko dute. Hegaluze Saria ere banatuko dute gaurkoan: itsasoarekin lotutako emakumeentzat izango da.
Euskaraldiaren laugarren aldia martxan da dagoeneko Euskal Herriko ehunka txokotan, tartean Gernika-Lumon. Euskaraldiari hasiera herrikoia eman, txapak jantzi eta euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragiten hasteko ekitaldi herrikoia prestatu du Gernika-Lumo Euskaraldiko Batzordeak. Bihar, 12:00etatik aurrera egingo dute, Pasealekuan.
Gernikako Berbalagunek hostoak marrazteko tailerra antolatu zuen atzo (maiatzak 15), Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Horrekiko balorazio positiboa egin dute antolatzaileek.