Busturialdea-Urdaibaiko Plan Estrategikoaren II. Partaidetza Foroan elkartu diren 70 pertsonen iritzietatik ateratako ondorioetatik abiatuta, Talde Eragilearen beste bilera bat deituko dute, proiektuak hautatzeko.
Sahararen Aldeko 21. Euskal Karabana Alacanteko portuan dago jadanik, Oranera itsasoratzeko eta handik Tindoufera abiatzeko prest. 120 tona inguru bildu dituzte aurten.
Maiatzeko osoko bilkuran erabakiko dute Mundaka Ueman sartuko den ala ez, baina bihar [maiatzak 8] herritarrentzako saio informatiboa antolatu dute, 18:30ean, Gaztelekuan.
Bermeoko Rol Eskola Elkarteak txapelketaren balorazio "oso positiboa" egin badu ere, laguntza jaso ezean zazpigarren edizioa arriskuan dagoela jakinarazi dute.
Herriko gazte mugimenduetan murgilduta dagoen heinean, Euskaraldiaren hamaikakoaren parte da Irune Astiazaran Allika bermeotarra. Batik bat gazteen artean euskararen garrantzia hauspotzeko prest dago.