Abenduko euriteek Baldatika auzoan eragindako "kalte handiak" konpondu ditu Foruko Udalak. Konponketa lanak egiteko aurrekontua 30.600,90 eurokoa izan da, eta aldundiaren laguntza jaso dute.
Urretxindorra eskola komunitateak 200 landare landatu zituen domekan [martxoak 16], BaSOS elkarteak Ordorikan erositako lur-eremuan.
Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak bederatzi auzolandegi antolatu ditu aurtengorako Bizkai, Araba eta Gipuzkoan, tartean Muxikan eta Lekeition. Parte hartzeko aurretiazko izen emantea zabaldu dute, apirilaren 22a arte.
Kanpoko irteerez gain, bestelako ekintzetan ere parte hartzen ari dira, hitzaldietan edota kongresuetan, adibidez.
Otsaileko Mintzodromoaren arrakasta ikusirik, eguenan (martxoak 20), berriro ere euskara izango da nagusi Astran. "Denetariko gaiei buruz lasaitasun osoz" hitz egiteko aukera izango dute Gernika-Lumoko Berbalagunek antolatutako hitzordura hurbiltzen direnek.
Maiatzaren 24an egingo dute, baina izena emateko epea martxoaren 30era bitartekoa da.
Udalerri osoan «irisgarritasun ona» izateko estrategian kokatzen diren lanok egiteko 48.400 euroko inbertsioa egin du Busturiko Udalak.