'Beste modura, denona da onura' lelopean hasi du Errigorak udaberriko kanpaina atzo (martxoak 10). Martxoaren 26ra arte abian izango da nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura jasotzeko aukera.
Helena Barrenetxea durangarra eta Arai Lejardi markina-xemeindarra III. Euskotren Winter Seriesko finalean egongo dira. Gizonezkoen Banakakoan, Xabier Barandika gernika-lumotarra Aritz Erkiaga ispastertarra baino gehiago izan da, eta Banakako Txapelketako finalean izango da.
Euskal Herriko gazte independentisten topagune izango den Gazteon Eskutik ekimenaren atarian, Busturialdeko Ernaik Busturialdetik Independentziara eguna antolatu du zapaturako [martxoak 15], Gernika-Lumon, "independentziaren aldeko borrokan jarraitzeko grina" pizteko.
1917an egindako bozeto bat da, eta Ramon de la Sota industrialariak Algortan zuen egoitza dekoratzeko enkargu baten barruan egin zuen Urangak.
Kontserba fabriketan aritutako emakumeen lana balioan jartzen duen argitalpena egin dute Amaia Apraizek eta Maria Romanok, eta lan horretan oinarritzen den 'Beti eskamak kentzen' izeneko erakusketa ikusgai dago Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko aretoan. Dokumentu ofizialak, prentsa-artikuluak, argazkiak eta margolanen erreprodukzioak batzen dituen erakusketa apirilaren 25era arte egongo da zabalik.
Bermeoko Mugimendu Feministak 'Si hay gordofobia no es mi revolución' tailerrak antolatu ditu, barikuan, Kabidxen. Bi saio egingo dituzte, 18:00etatik 20:30era bitartean, Magda Pineyro egileagaz batera.
'Nora daramate Busturialdea?' galdera oinarritzat hartuz, eskualdearen egungo egoera hizpide izango da Busturialdeko Kontseilu Sozialistak antolatutako hitzaldietan; martxoaren 14an, 22an eta 29an Gernika-Lumon izango dira hitzorduak, eta martxoaren 28an, Bermeon.