Bermeo-Urdaibaik nagusitasun osoz irabazi du Castro Urdialesko jaitsiera. Bigarren postua Zierbena A-k lortu du, lau segundo beranduago helmugaratuta; podiuma Orio A-k osatu du, beste segundo batera.
Bermeo eta Mundakan ikasleak izan dira aratusteetako martitzen goizeko protagonistak; batzuk espaziora bidaiatu dute, eta beste batzuk berriz, dantza erakustaldia eskaini. Jaiak ez du etenik izango, ekintza ezberdinak antolatu baitituzte Foruan, Bermeon zein Mundakan.
Urrezko Ligan porrot eta garaipen bana lortu ondoren, Olatz Arrizabalagak eta Arrate Bergarak Miriam Arrillagaren eta Madalen Etxegarairen kontra jokatuko dute domekan [martxoak 9], Etxebarrian binanako MLK lehiaren hurrengo jardunaldia.
Xabier Barandikak eta Jean Dominique Olharanek Durangoko Banakako Seriesa sendoki gailenduz hasi dute, eta finalerdietan daude jadanik. Barandikak Eñaut Urreisti menperatu du; Olharanek, aldiz, Ludovic Ladutxe.
Gernika-Lumoko Santanape Kiroldegiak abonatu hazkundea izan duela nabarmendu du udalak. Hori, "herritarrek kirolarekiko eta jarduera fisikoarekiko duten interesa gero eta handiagoaren erakusgarri" gisa du udalak, gainera.
Euskararen alde egiteko konpromisoa hartu dute Ean, eta euskara bultzatzeko Aroa plan estrategikoa osatzeko prozesua abiatu dute. Eako Udalak euskaraz aritzeko aukerak zabaltzeko eta bultzatzeko konpromisoa hartu du.
Hobekuntzak Olabe auzoko bideetan egin ditu Mendatako Udalak, eta horretarako ia 50.000 euro bideratu ditu, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduta.