Kalejira, dantza eta mozorro artean ospatu dute Inauterietako martitzena
Bermeo eta Mundakan ikasleak izan dira aratusteetako martitzen goizeko protagonistak; batzuk espaziora bidaiatu dute, eta beste batzuk berriz, dantza erakustaldia eskaini. Jaiak ez du etenik izango, ekintza ezberdinak antolatu baitituzte Foruan, Bermeon zein Mundakan.

Denetariko musika, dantza eta mozorroz bete dira gaur ere eskualdeko zenbait herritako kaleak. Ohik0a den modura, gaur [martxoak 4], Inauterietako martitzen goizean ikasleak izan dira protagonista nagusiak Mundakan eta Bermeon, mozorroak jantzi eta desfilean aritu baitira norbere herrietako kaleetan zehar.Ā
Bermeon kantuz, dantzaz eta kolorez blai pasatu dute aratusteetako martitzen goiza. Izan ere, Eleizalde Ikastolako, Sagrado Corazon Ikastetxeko eta San Frantzisko Herri Ikastetxeko ikasle eta irakasleak 10:30ean elkartu eta kalejira herrikoian bat egin dute, herritarrekin batera, Bermeotik espaziora salto eginez. Espazioa izan dute, alegia, mozorrotzeko gaia, eta horri tinko eutsiz, astronautaz, espaziontziz, eguzki sistemaz eta abar luze batez bete dituzte herriko kaleak, jai giroa nagusituz.
Erroxapeko Martxako emakumeak ere kalez kale aritu dira, mozorro eta musikagaz martitzen lainotsua alaitu nahian. Jarraian, Ross Dantza Eskolakoek erakustaldia eskaini dute, Lameran.Ā
Bermeon, gainera, Tabernen arteko Mozorro Leihaketa ere izan dute gaur. Udalbatzak aurtongo “maila bikaina” nabarmendu du, eta parte hartutako hamalau tabernen artean hiru izan dira irabazleak. Epaimahaikideak tabernaz-taberna aridu dira, eta lehenengo postua Zubi Gane Tabernak eskuratu du, Harriketarrak gaiarekin. Bigarrena, T-kimua izan da, espazioa gaitzat hartuz. Hirugarren saria, berriz, Irish Tabernak jaso du, Txina gaia ardatz izanik.Ā

Argazkia: Bermeoko Udala.
Ospakizunek baina, ez dute etenik izango Bermeon, arratsaldean haur zein helduek nekatu arte dantza egiteko aukera izango baitute. 17:00eetatik 19:00etara bitartean Disko Txiki Festarako hitzordua dute, Lameran. Sukaldean trebeak direnek, berriz, Erroxape Emakumeen Elkarteak antolaatutako tostada lehiaketan parte hartu ahalko du, elkartearen lokalean bertan.Ā
Kalejiran, goiz zein arratsalde. Kalejiran elkartu dira Mundakako Eskolako ikasleak ere. Herriko musikariek lagunduta, eskolatik kiroldegirainoko bidea egin dute, dantza eta barre aldaga artean. Zikloka antolatuta egin dute desfilea, eta beraiekin bat egin duten herritarrek hainbat animalia, pirata, Catrina eta Minion ikusteko aukera izan dute. Kiroldegira iristean, talde bakoitzak aurreko egunetan prestatutako dantza ikuskizuna plazaratu du, armailak bete dituzaten guraso, lagun, senide eta herritarren gozamenerako.Ā
Tripa ondo bete eta atseden hartu ostean, 17:00etan berriro ere kaleak hartuko dituzte herritarrek, DJ Landerren emanaldiagaz dantzan jarraitzeko. Buruhandiak ere kalera aterako dira, Katius-K Zabal Banden musikak lagunduta.
Penaz baina egunak ondo aprobetxatu dituztenaren jakitun, inauteriak datorren urtera arte agurtuko dituzte gaur mundakarrek, 20:00etan kalejira herrikoian elkartu eta sardina errez.
Arratsalderako hitzordua duten beste batzuk foruarrak dira; etxeko txikienek puzgarriak eta musika jolasak izango dituzte aukeran, 17:00etatik aurrera, aretoan. Nagusiek, bitartean tostadak prestatzeko aprobetxatu beharko dute, 18:00etan aurkeztu beharko baituzte tostada lehiaketan.Ā Ume zein edadetu, lehaiketan sarituak izan zein ez, denak elkartuko dira 18:30ean txokolatada eta gozoki banaketan.




















































































































































