Bizkaiko Foru Aldundiak eta Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak elkarlanean martxan jarri dute Bizkaian Bagara egitasmoa. Bere ardatzak dira euskararen erabilera handitzea, hizkuntzaren biziberritze prozesuan urrats berriak egitea eta biztanleria sektore berrietara normaltasunez hurbiltzea.
1965ean mundari bira eman zion Manu Leginetxe kazetari arratzuarrak, 'El camino mas corto' liburuan hori kontatuz. 60 urte beranduago, kazetariak egin zuen bidea osatuko dute Begoña Ugartek eta Ignacio Corcuera Livingstonek. Eta hasiera ekitaldia zapatuan egingo dute Belendizen.
Zapatuko [martxoak 1] 22. Ereñoko Udala Sari Nagusia proba Euskaldun Txapelketako bigarren lasterketa puntuagarria izango da. Ibilbide berritua izango dute aurten txirrindulariek; birritan gaindituko duen Omako tontorra izango da berrikuntza nagusia.
"Segurtasunean oinarritutako eta inpunitaterik gabeko kirolean" sinesten du Gernika-Lumoko EH Bilduk, eta atzo jakinarazitako Mario Lopezen kontrako epaiaren aurrean, taldea hasieratik biktimarekin egon dela gogoratu dute. Era berean, iazko urtarrilean Indarkeriaren Behatokian adostutako prozesua abian jartzea "premiazkoa" dela adierazi dute.
Pintaketengatik identifikatu dituzten adingabeez gain, Bermeoko Udaltzaingoak beste pertsona bat identifikatu du, "hiri-altzariak apurtzearen ustezko erantzule gisa". Bi kasuetan herritarren inplikazioa "funtsezkoa" izanda neurriak hartu ahal izateko.
Alkartasuna Fundazioak eta Eusko Alkartasunak, beste behin, Itsas Gudari Eguna antolatu dute. "Autogobernuari eta erabakitzeko eskubideari buruz eztabaitatzeko", 'Demokrazia. Erabakia. Subirotasuna' solasaldia jorratuko dute Kafe Antzokian.
Lurgaia Fundazioak 50,4 hektareako erosketa akordioak lortu ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren hegoaldean. Hiru lur eremu erosiko dituzte, eta bakoitza aztertu eta gero pixkanaka berreskuratuko dituztela azaldu dute.