Muxikako Udalak eta Aranzadik hitzarmena sinatu dute, herritarrek frankismoan jasandako errepresioari buruzko ikerketa egiteko. Bizpahiru urteko proiektua izango da, eta aste honetan hasiko dira herritarren testigantzak jasotzen; eguenean udal liburutegian jarri dute hitzordua.
1.145 euro bildu dituzte aurton Bermeoko XIX. Herri Lasterketan. Eleizalde Ikastolako Gela Egonkorrera bideratuko da dirua, gelan "kirol praktika sustatzeko asmoz".
Pello Bilbaok hirugarren postuan amaitu du UAE Tourra, Tadej Pogacarren eta Giulio Cicconeren ostean amaituta. Podium postu horregaz, gernika-lumotarrak jarraipena eman dio Valentziako Itzulian lortu zuen hirugarren postuari. UAE Tourraren podiumean amaitzen duen hirugarren aldia da Bilbaorentzat.
Besalde Elkarteak Euskal Karabanarako 2.015 kilo jaki eta elikagaiak erosteko 740 euro bildu ditu. Kanpainaren 21. aldian herritarren erantzunagaz "oso pozik" agertu dira elkartekoak.
Lointek Gernika Bizkaiak 102 eta 49 galdu du Valencia Basketen kontra. Emakumezkoen Endesa Ligaren liderrak ez die inongo aukerarik utzi gernika-lumotarrei, La Fontetan. Hurrengo neurketa zapatuan [martxoak 1] jokatuko dute, etxean, Hozono Global Jairisen aurka.
Aritz Erkiaga eta Mikel Mantzisidor txapeldunen aurka galdu dute finalaurrekoetan Xabi Barandikak eta Unai Lekerikak. Daniako frontoiko "giro bikaina" nabarmendu dute puntistek.
Agurainen ospatu den Eudelen 57. Batzar Orokorrean egon dira Muxika, Mundaka, Bermeo, Murueta, Mendata, Errigoiti, Kortezubi, Gautegiz Arteaga, Foru eta Arratzuko alkateak.
300 pertsona baino gehiago bildu ziren Gernika-Lumon sinbolismoak eta bakearekiko konpromisoak markatutako XI. Bake Topaketan; horien artean, Gernika-Lumoko alkate den Jose Mari Gorroño.
Barikuan [otsailak 28] eskainiko du Behargintzak SPRIren Konpetentzia Digital Profesionalak programaren jardunaldia. Aurretik izena eman behar da.
Gernika-Lumoko Berbalagunek, ohi bezala, irteera antolatu zuten zapaturako (otsailak 22). Kasu honetan, Gernika-Lumotik abiatu eta Zugastietara arteko ibilbidean murgildu ziren bertaratutako 28 lagunak.