Gernikazarra Historia Taldeak antolatuta, Gernika eta Lumoko mugetatik ibilaldia egingo dute datorren domekan [urtarrilak 12].
'Txillardegi hizkuntzalari' liburua argitaratu du Markos Zapiainek, Txillardegik hizkuntzarekin izan zituen hartu emanak modu "nahiko pedagogikoan" zabaltzeko helburuagaz.
Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak guraso eta hezitzaileei neska-mutilekin sexualitateari buruz hitz egiteko tresnak landu eta segurtasuna ematea helburu duen hitzaldia antolatu du zapatuan (urtarrilak 11), Astran.
Jaioterriaren arabera asko aldatzen dira haurren bizitzak, eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako 'Haurrak munduan' programaren bidez eskualdeko adingabeek umeak planetako beste leku batzuetan nola bizi diren jakin dute. Helburua beste kulturekiko errespetua garatzea eta aukera berdintasuna bermatzeko beharraz sentsibilizatzea izan da.
Euskal preso, erbesteratu eta deportatuen egoerari "premiazkoa den irtenbide justua" eskatzeko manifestazioa deitu du Sarek zapaturako, Bilbon.
Sonia Ruedak ‘Hitzen Bila’ bere erakusketaren doako bisita gidatua egingo du, eguaztenean [urtarrilak 15].
Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du martitzenean (urtarrilak 14), Bilboko epaitegi aurreran, Mario Lopez, Lointeken entrenatzaile ohiaren kontrako epaiketa egingo den heinean, "biktimari babesa" emateko.