40 lagunek 400 zuhaitz landatu zituzten abenduaren 28an BaSOS elkarteak Muxikako Ordorika auzoan erositako lur eremuan: haritzak, otsalizarrak, gereziondoak, lizarrak eta urkiak landatu zituzten.
Lucas Fernandez eta Gerardo Candina Lointek Gernika Bizkaiako entrenatzailea eta presidenteak prentsaurrekoa eskaini dute gaur [urtarrilak 7] ligako lehen itzuliaren balorazioa egiteko. Talde gernikarra Koparako sailkatu da.
Talako Kantinan 2024an zehar barran artatu dituzten bezeroekin zein hizkuntza erabili duten neurtu dute, horretarako sortutako fitxa batekin: hamarretik zortzirekin euskaraz aritu dira. Neurketa Eusko Jaurlaritzaren LanHitz diru-laguntzagaz finantzatu ahal izan dute.
Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak 2 eta 0 irabazi dute Thomas Urrutiaren eta Thibault Basqueren kontra, Eusko Label Winter Seriesen finalerdien ligaxkako lehen partiduan.
Tokiko bideen segurtasuna bermatzeko 5.700 metro koadro baino gehiago zolatu eta seinaleztatuko ditu Gernika-Lumoko Udalak, lau asteko epean. Lanokin hiri azpiegitura indartu nahi du.
Bermeoko eraikin bateko sutean bere ama eta arrebaren bizia salbatzen laguntzeagatik emango dio Eusko Jaurlaritzak Larrialdietako eta Babes Zibileko Merezimenduzko bereizgarri berdea 15 urteko bermeotarrari.
1.800 pertsona baino gehiago jaso zituen abenduaren 28an eta 29an Gabonetako Haur Parkeak. Izan ere, haur, nerabe eta haien familiek jardueraz betetako asteburuaz gozatzeko aukera izan zuten, eta parte hartzaileen gogoa izan zen ekitaldiaren arrakasta berretsi zuena.