MX 3T klubak, Markina-Xemeingo Udalak eta Arratzuko Barrutialde Institutuak elkarlana eroan dute aurrera: Barrutialdeko ikasleek pasarela bat egin dute Uhagon kulturguneko espaloia eta Lauzirika bolatokiaren artean.
Urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean, Agerreko uzta, euskarari puzka! lelopean burutu zuten jatorrizko ideia oinarrian izan duen kanpaina, eta emaitzak "ezin hobeak" izan dira Errigorakoen berbetan.
Lanbide Ekimenak jaso duen dirulaguntzak Busturialdeko enpresen lehiakortasuna hobetzea du helburu, eta horretan jarduten duten hiru proiektu garatzeko erabiliko da: Enpresa Berdea, Salbide eta Suspertze Digitala
40 etxebizitzatik gora eraiki nahi ditu Gernika-Lumoko Udalak Santa Luzia auzoan, "premia handiena duten kolektiboei etxebizitza irisgarria eskaintzeko". Errenteria auzoan ere Babes Ofizialeko 14 etxe sustatuko ditu Eusko Jaurlaritzak.
Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek idatzitako ‘Miñan’ liburua antzerkira egokitu dute Timberlake Wertenbakerrek eta Ander Lipusek. Migrazioaz berba egiten duen obra erreala Lizeo Antzokian eskainiko dute zapatuan, 19:00etan.
Udalak galdetegia plazaratu du, herritarren parte hartzea eta ikuspuntua jasotzeko.
Bermeoko Abesbatzak Andra Mari eliza bete nahi du zapatuan (azaroak 23), `Izan ginelako gara´ leloagaz, taldearen sustraiak gogoratzeko helburupean prestatutako kontzertu baten bidez.