Gure Esku-k Bagara izeneko 12 orduko bideo maratoia gizarteratuko du zapatuan (azaroak 16). Eragileek ondutako ikus-entzunezkoak Euskal Herriaren "aniztasuna" bistaratuko ditu.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Batzar Nagusiak 241 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako, eta horietatik 4,2 milioi euro Bakio sistema Bermeoko Sollubeko harguneekin lotzeko erabiliko ditu, besteak beste.
Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak bultzatutako Bizkaia Bike Minbiziaren Aurka ekimenagaz bat egingo du Matxitxako Txirrindularitza Kirol Taldeak, zapatuan [azaroak 16]. Bermeon hasi eta bukatuko den 130 kilometroko ibilbidea prestatu dute.
Domekan [azaroak 17], 11:00etan hasita egun osoko egitaraua izango dute Gernika-Lumon: Zirko tailer inklusiboa, globoflexia, aurpegi margoketa, eskulanak, zurezko jolasak, zirku erakustaldia...
Bigarren eskuko liburuen eta jostailuen azoka domekan izango da. Iparralde-Hegoalde misio taldeak antolatutako azokan bildutako dirua Euleukek Senegalgo Sidibougou herriko eskola koranikoan dauden ikasleen bizi baldintzak hobetzeko erabiliko du.
Zapatuko (azaroak 16) Santa Katalinako Mendi Martxak ibilbide bi edukiko ditu, 12 eta 19 kilometrokoak. Amaieran, mokadua edukiko dute parte hartzaileek.
Gabonak hizpide dituzten txartelak diseinatu, eta horiek barikua (azaroak 15) aurretik aurkeztu beharko dituzte arratzuarrek udal liburutegian edo ludotekan.
Mundakako Udalak Erreka auzoan eta Aintzina kaleko plazatxoan detektaturiko gabeziak konpondu ditu.
Aldunditik zehaztu dutenez, 200 ekintza baino gehiago egin dituzte Bizkaian, 4.000 parte hartzaile ingurugaz.
Ustez enpresetatik eta argiteria elektrikotik lapurtutako kobrezko 1.100 kilo kable inguru berreskuratu dira
Aiton-amonengandik ikasitako tradizioak erretratatu beharko dituzte muxikarrek, astelehena (azaroak 18) aurretik. Argazki guztiekin, gainera, erakusketa bat egingo dute Zubieta Errotako aretoan.
Herritarrei gabonak zoriontzeko erabiliko diren postala eta olerkia aukeratzeko lehiaketa antolatu du Foruko Udalak. Lanak aurkezteko azken eguna abenduaren 6a [barikua] izango da.