Mantentze lanak egin dituzte herriko hainbat eremutan

Mundakako Udalak Erreka auzoan eta Aintzina kaleko plazatxoan detektaturiko gabeziak konpondu ditu.

Aintzina kaleko plazatxoa.Mundakako Udala

Mundakako Udalak herriko hainbat eremutan konponketa eta mantenu lanak egin ditu. Alde batetik, Aintzina kalean kokaturiko plazatxoan eraberritze beharrak egin dituzte udaleko zerbitzuek. “Auzotarrentzat eta herritarrentzat” berritu dute plazatxo hori, eta lanek ardatz nagusi bi eduki dituzte: eremua garbitzeagaz batera, lore gunea ipini dute; horrekin batera, aulkiak ere jarri dituzte. 

Erreka auzoko aparkaleku gunea.Mundakako Udala

Beste aldetik, Erreka auzoko aparkalekuan “aihenak eta belarrak” kendu dituzte, zonalde hori garbi mantentzeko asmoz. Ez hori bakarrik: aparkaleku gune horren asfaltatzeak zuloak zituela eta, bide zulo horiek estali egin dituzte udaleko langileek.