2024/10/3

Lointek Gernika Bizkaia

Fiskaltzak 14 urteko kartzela zigorra eskatu du Mario Lopezentzat

EITBk gaur jakinarazi duenez, biktima bizi den herrira 10 urtez bertaratzeko debekua ere eskatu du Fiskaltzak, eta epaiketa urtarrilaren 14an hasiko da. Lointek Gernikako entrenatzaile eta kirol zuzendaria ohia 2022an salatu zuten, 13 urteko adingabe bati sexu abusuak egiteagatik.

Xabier Barandika, Jai Alai Ligaren Lauko Finalean

Xabier Barandikak Jai Alai Ligaren Lauko Finaleko finalaurrekoetako bat jokatuko du Durangoko Ezkurdin, Imanol Lopezegaz, Aritz Erkiagaren eta Thibault Basqueren kontra, hilaren 14an. Finala urriaren 21ean izango da.

Atef Abu Saif palestinarrak bere liburua aurkeztuko du Bermeon

Gazako zerrendan harrapatuta eman zituen 85 egunetan bizitakoak eguneroko batean bildu zituen Atef Abu Saif idazle, politologo eta Palestinako Aginte Nazionaleko Kultura ministro ohiak. Idatzitakoak 'Don't Look Left. A Diary of Genocide' liburuan bildu ditu, eta bihar [urriak 4] Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan aurkeztuko du.

Euskal kultura eta ohiturak indartzeko jaia

Etzi [urriak 5] ospatuko dute Euskal Jaiaren XV. aldia Gernika-Lumon, euskal kulturagaz eta ohiturekin bat eginez.

Plazandreak

Olatz Arrizabalaga, urteko helburuetako baten atarian

Olatz Arrizabalaga pilotari gernika-lumotarrak 3 Hiriburuak txapelketaren finalaurrekoa lehiatuko du datorren domekan [urriak 6], Bilbon. Finala urriaren 13an izango da, Gasteizen.

marmolatuaren teknika ikasteko ikastaroa

Marmolatuaren teknika ikasteko aukera, Ekoetxean

Zapatuan [urriak 5] egingo dute eskulan tailerra 11:00etatik 14:00etara.

Zortzigarrenez, nazioarteko putxera lehiaketak hartuko du Morga

Morgako VIII. Nazioarteko Putxera Lehiaketa egingo dute, eta parte hartzeko asmoa daukatenek, 09:00etatik 11:00etara bitartean izena eman beharko dute.

mendi martxa

Arteagarrek belaunaldien arteko mendi martxa egingo dute

Gautegiz Arteagako Helduen Elkarteak 8. Belaunaldien arteko martxa herrikoa antolatu du zapaturako (urriak 5). Parte hartzeko Aretxederreta Kultur Etxean izena eman behar da.

Bihartik aurrera martxan egongo da ludoteka

Ludoteka zerbitzua Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko beheko solairuan eskainiko da, bariku eta zapatuetan, 17:00etatik 20:30era. 

Gehiago