'Bermeo Portu Zaharra 1877-2024' erakusketa inauguratu dute gaur Arrantzaleen Museoan. Portu Zaharrak azken 150 urteetan izan duen bilakaera erakusten duen bilduma urtarrilaren 12ra arte ikusi ahalko da.
Gernika-Lumoko Udalak 45.000 euro banatuko ditu herriko kultur taldeen artean. Irailaren 27ra arte aurkeztu daitezke eskaerak.
Atzo jokatu zituzten Eguenetan Jai Alai afizionatuen txapelketako finalak. Elite mailan, Urreisti eta Manzik jantzi zuten txapela; Lehenengo mailan, Celayak eta Elkorok, eta 18 urte azpikoetan, Jokinek eta Paulek.
Budapesteko sailkapen proban beharrezko puntuazioa jasota, skater bermeotarra Parisko hitzordu handian egongo da. Bien bitartean, oraindik guztiz osatu barik duen lepauztai lesioa atzean utzi beharko du.
Gaurtik eguaztenera, San Joan jaiak ospatuko dituzte eatarrek. Jai Batzordeak herriko ohiturak, musika, gastronomia eta, batez ere, kaleko ospakizuna oinarri dituen egitarau oparoa ehundu du.
Errigoitiko Udalak udalerriko historia eta kultura ondarea balioesteko plan bat egin gura du, baina aurretik, udalaz gaindiko erakunde arduradunen bisita bat jaso gura izan du, horiek ere udalerriko ondare historiko kulturala zuzenean ezagutu dezaten.
Ernairen deiari erantzunez, hainbat lagun bildu ziren atzo Gernika-Lumoko kaleetan, Guggenheim Urdaibai proiektuaren aurka azaltzeko. Guggenheim bat eraikitzeak ez diela onik eragingo Busturialdeko lan baldintzei, euskarari, ekologiari eta kontsumo lokalari uste dute gazteek.
Ekainaren 23a tradizioz eta mitoz beteriko gau berezia da, udako gai magikoenetakoa. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean ere magikoa da gau hori. Hala, urteko egunik luzeenean, suaren inguruan igaroko dute herritarrek urteko gaurik laburrena, eta txarrak eroateko eta onak ekartzeko aprobetxatuko dute San Joan bezperako suaren inguruko egonaldia.