Bizkaiko Gurutze Gorriak Busturialdean egiten duen lanari sostengua eman gura izan dio aldundiak. Gurutze Gorriaren operazioetarako gune nagusia izango da, eta Dalia eraikineko instalazioak ordezkatu ditu.
Bizkaiko eta Gipuzkoako txapeldunek irabazi dute Euskadiko Traineru Txapelketa: Bermeo-Urdaibai eta Arraun Lagunak gailendu dira, hurrenez hurren, gizonezkoen eta emakumezkoen estropadetan.
Emaile kopurua "ohikoa baino handiagoa" dela eta, Osakidetzak odol emateko zerbitzua indartuko du datozen egunotan.
Bermeo-Urdaibaik ezin izan du iazko garaipena berretsi Lekeitioko Ikurriñan. Zarautz nagusitu da gizonezkoen artean; Hondarribia bizkorrena izan da emakumezkoen lehian.
Gautegiz Arteagako lehenengo pala txapelketako garaileek txapela jantzi zuten zapatuan. Maila guztietako finalak lehiatu zituzten, eta antolatzaileak "oso gustura" daude txapelketak eman duenaz.
1-2 galdu zuten Gasteizko Aurreran aurka. Oraindik datorren denboraldiko Errege Kopa jokatzeko aukerak dituzte.
36. Busturialdeko Dantzari Txiki Egunaren eszenatoki bihurtu zen Busturia, atzo [ekainak 9]. 350 dantzari elkartu ziren Altamirako tenis zelaian.
Orain dela bost urteko datuekin alderatuta, boto kopuruan jaitsi dira EH Bildu (514 boto gutxiago) eta EAJ (5.631 boto gutxiago) eskualdean. Partidu sozialistak, popularrak eta VOXek, ostera, gora egin dute.