2023/5/18

Bermeoko Arrain Azoka

Tradizioa eta berrikuntza batzen dituen esperientzia gastronomikoa

29. Arrain Azokak bisitariei "esperientzia gastronomikoa" eskaintzea du helburu. Ordutegi jarraitua edukiko du arrantza sektorearen erakusleiho zabalak. Salmahaietako pintxoez gain, azoka eremuan parrillan egindako atun errea eskainiko dute aurten.

Bisonteak, etxean garaipena lortzeko "gogotsu"

Zapatuan [maiatzak 20] Beteranoen Estropadaren III. ekitaldia egingo dute, 17:00etan, Mundakan.

Mailako aizkolaritza saioa egingo dute Gernika-Lumon

Barikuan [maiatzak 19], 19:30etik aurrera, Urrezko Aizkolariak egitasmoa egingo dute Merkurion.

Kultur aniztasunaren eta elkarbizitzaren alde egin dute ikasleek

Segundo Olaeta Musika Eskolak 500 ikasle batuko ditu gaur eta bihar kultur aniztasunari buruzko 'Kausa bat, Kantu bat' sentsibilizazio ekimenean. Elkartasuna eta aniztasuna oinarri hartuta, "denentzako mundu bat" eraikitzeko erabakia hartu dute gazteek.

EAJren mitina Bermeon

Etxanobek esan du Sollubeko errepidea hobetzeko inbertsioa "ondo inbertitutako" dirua izango dela

Busturialdeako hautagai jeltzaleak Elixabete Etxanobe ahaldun nagusirako hautagaiagaz elkartu ziren atzo [maiatzak 17] Bermeoko Lameran egindako ekitaldian.

Eskola Txikien Jaia ospatzeko Mundakan bildu dira aurten

Busturiko, Eako, Gautegiz Arteagako, Mundakako eta Muxikako eskola publikoetako ikasleek kolorez, irribarrez eta musikaz bete dute Mundakako plaza.

Osakidetzan lehen greba egunaren eragina "oso zabala" izan dela diote sindikatuek

Jarraipen zabalena lehen arretan izan dela azpimarratu dute greba deitu duten sindikatuek. Bihar eguerdian ere manifestazioetan aterako dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Hegaluze Saria San Frantzisko Herri ikastexearentzat. Cesar Martinez eta Amaia Abaroa, zuzendari ohi eta zuzendaria
Cesar Martinez eta Amaia Abaroa - San Frantzisko Herri Ikastetxeko zuzendari ohia eta zuzendaria

"XXI. mendeko eskolako erronkei erantzuna ematen gabiltza"

San Frantzisko Herri Ikastetxeak Hegaluze Saria jasoko du Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldiaren baitan; egungo zuzendariak, ikasle batek eta guraso batek hartuko dute saria.

Gernika-Palestina

Palestinarrei elkartasuna erakusteko batuko dira domekan

Gernika Memoriaren Lekuko plataformak deituta, Palestinari eta hango herritarrei elkartasuna adierazteko eta Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute domekan [maiatzak 21].

Industria kalea eszenatoki bihurtuko dute SOMEko musikariek

Segundo Olaeta Musika Eskolako Banda Sinfonikoak Gernika-Lumoko kaleak musikaz beteko ditu berriro.

Mendizaleek Ajangizko mugak zeharkatuko dituzte

Ajangizko Mugari Bira mendi martxa domekan [maiatzak 21] egingo dute.

Gehiago