2023/3/6

Irazu eta Aranguena, boteretsu

Araitz Irazu Legorburu eta Julen Aranguena Arribalzaga nagusitu dira Ibarruriko Mendi Lasterketan. Ia 600 mendizale animatu dira mendi martxez eta Urdaibai Kopako lehen lasterketaz gozatzera.

MLK txapelketako hautagaitza berretsiz

Olatz Arrizabalagak eta Andrea Capellanek binakako MLK txapelketako ligaxkako azken partidu biak nagusitasunez irabazi dituzte. Asteburuan, lehiaketako finalerdietan egongo dira, Leire Garai eta Enara Gaminderen aurka.

Itsas Gudari Eguna

Itsas gudariak gogoan

Urtero legez, lore eskaintzak egin zituzten itsasoan eta 'Matxitxakoko Guda' eskulturan.

Samuel Fernandez maisutasunez gailendu da Ereñon

Caja Rural-Alea etxeko Samuel Fernandez asturiarrak irabazi zu XX. Ereñoko Udala Sari Nagusia. Mathieu Dupe frantziarrak Euskaldun Torneoko lidertza galdu du, Eulen taldeko Iñigo Eizagirre zarauztarraren mesedetan. Taldeka, Caja Rural-Alea nagusitu da.

LAB sindikatua da eskualdeko bozkatuena

Bozken %43 lortuta da sindikaturik bozkatuena LAB. Hain zuzen ere, industria sektorean lortu ditu  "datu esanguratsuenak" sindikatuak; bozken %70 metalgintzako azpisektorean eskuratu ditu.

Berbalagunak Bermeoko inguruak ezagutzen

Bermeoko inguruak ezagutu dituzte euskaraz

Berbalagun egitasmoak antolatuta, Bermeoko inguruak "oinez eta euskaraz" ezagutzeko aukera eduki zuten zapatuan.

Gehiago