Oraindik Durangoko Azokako aje emozionalagaz daude Addar Musika Taldekoak: 'Gordinik' diskoa aurkeztu dute bertan, eta "oso pozik" daude eduki duen harreragaz.
Programa honen helburua da Alde Zaharra ekintzaileentzako gune erakargarria bihurtzea, jarduera ekonomikoa sustatzea eta Alde Zaharra biziberritzea.
Lointek Gernika Bizkaiak 63-51 galdu du, Movistar Estudiantesen kontra, EuroCup Womeneko seigarren jardunaldiko partidua. Dena dela, H multzoko bigarren postuan igaroko da hurrengo fasera. Malostekoek beren hurrengo aurkaria gaur ezagutuko dute, 32 taldeko rankinga ezartzean.
Hautagaiak "ilusioz" hartu du izendapena. Larraurik aurreratu du erronka handia dutela aurretik, eta, "konpromisoz, lanagaz, herritarrekin batera eta erantzukizunetik" egingo dutela lan.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari eta horietako hizkuntzei buruzko ikerketa osatu du. 94 udalerri euskaldunetako 11.571 gaztek bete dute inkesta.
Bat Ez da Gitxi plataformak Harriz Herri kolektiboari laguntzeko dirua batuko du zapaturako antolatu duen musika jaialdian. Eskola bat eraikitzen ari den kolektiboa da Harriz Herri, eta proiektu horri ekarpena egin gura diote plataformako kideek.
Goiz Zalekoak Iluntzarrera igoko dira, Gabonetako jaiotza tontorrean ipintzeko.
13:00etan hasiko da emakumezkoen Euskadiko Trontza Txapelketa. Ostean, gizonezkoen Euskadiko Orga Txapelketa lehiatuko dute.
V. Indoor Estropada zapatuan izango da, Portugaleten. Alebin eta gazte mailak artekoek lehiatuko dute.
Otamendiren Landura bere azken poema liburuari buruzkoa izango da biharko TxarakIE.
Euskadiko Karakol Txapelketa eta Gernika-Lumoko Karakol Txapelketa domekan (abenduak 18) lehiatuko dituzte Merkatu plazan.