Goiz Zalekoak Iluntzarrera igoko dira, Gabonetako jaiotza tontorrean ipintzeko.
Goi Zale mendi taldekoek irteera egingo dute domekan. Urtero legez, Iluntzar mendira joango dira, Gabonetako jaiotza bertan jartzera. 09:00etan aterako dira Gernika-Lumoko autobus geltokitik, eta Nabarnizen ekingo diote ibilbideari. Iluntzarretik jaitsi ondoren eta Gernika-Lumora iritsi orduko, Nabarnizen mokadua jango dutela azaldu dute. Gaur-gaurkoz, 70 lagunetik gora daude izena emanda.