Poloniako justiziak bidalitako gutunean jaso dute kazetariaren senideek maiatzaren 29ra arteko behin-behineko espetxe zigorraren baieztapen ofiziala.
Busturian etxebizitzena "problematika zaharra" dela esan dute dinamikagaz bat egin duten herritarrek. Pankartak jarri dituzte gune desberdinetan eta informazio eskuorriak banatu dituzte.
Orain arteko zirkuiturik luzeena izango da. Gernikako Grand Slama uztailaren 23an hasiko dute eta abuztuaren 16an jokatuko dute finala. Donostian, Markina-Xemeinen eta Hondarribian lehiatuko dituzte beste hiru Grand Slamak.
Olatz Arrizabalaga gernikarrak Master Laboral Kutxako binakako txapelketako finala jokatuko dute domekan [martxoak 27]. Enara Gaminde laukiztarragaz Amaia Aldai dimoztarraren eta kontra Andrea Capellan errioxarraren kontra lehiatuko da Irungo Uranzu pilotalekuan. Euskal Telebistak zuzenean emango du, 12:00etatik aurrera.
Mundakako Udalak 3.152.113 euroko aurrekontua edukiko du 2022an, iaz baino %4,87 gehiago. EAJren aldeko botoekin onartu dute aurrekontua, EH Bildu eta Mikel Bilbao abstenitu egin dira.
Goiko solairuan jarri dituzte ordenagailuak eta inprimagailua; astelehenetik barikura egongo da zabalik.
Goiko Plazan batu beharrean, datorren astelehenean, 12:00etan, Iberdrolaren aurrean egingo dute elkarretaratzea.
Gernika-Lumoko Udalak hirugarren urtez saritu eta aitortu gura du udalerriko ostalari eta merkatarien lana. Hautagaitzak apirilaren 19ra arte aurkeztu daitezke.
Egun trenbidea erabiltzen dutenei erakutsi gura diete lan horiek zein inguruabarretan egin ziren eta nortzuk ibili ziren horiek egiten. Erakusketa apirilaren 3ra arte bisitatu daiteke.
Bermeoko portutik abiatzen dira irteerak itsasontziz, eta bi mota daude aukeran. Aurtengo denboraldiko irteera guztiak hilabetez hilabete iragarriko dituzte Ekoetxearen webgunean.