Euren lana aitortu diete, bai eta babesa adierazi ere. Baserritarrek eredu iraunkorraren alde aurrerantzean "elkarregaz" lan egiteko deia egin dute.
Antzinako Azoka ospatuko dute urriaren 19an eta 20an. Barrueta Arte Elkarteak antolatutako Azalien asteburu kulturala, berriz, hirugarrenez egingo dute 25ean, 26an eta 27an.
Gernika-Lumoko Sarek Kepa Arronategi gernikarra eta beste preso gaixoak etxera hurreratzeko beharra aldarrikatuko du.
Fritz Erler Schule ikastetxetik etorri dira 15 ikasle eta 2 irakasle, institutuko ikasleekin astebeteko trukaketa egin asmoz.
Galeusca-Historia kongresua hartuko du Elai Alai Aretoak, bihar eta etzi. Memoria publikoa, II. Errepublika eta erbestea, 36ko gerra, Frankismoa eta Trantsizioa izango dituzte hizpide Euskal Herriko, Galizako eta Kataluniako hainbat unibertsitateko adituen eskutik.