Pforzheimeko ikasleak heldu dira Gernika-Lumora
Fritz Erler Schule ikastetxetik etorri dira 15 ikasle eta 2 irakasle, institutuko ikasleekin astebeteko trukaketa egin asmoz.
Urtero legez, aurten ere, Pforzheim hiriko (Alemania) ikasleak hartu ditu Gernika-Lumoko institutuak.
Hain justu, Fritz Erler Schule ikastetxetik etorri dira 15 ikasle eta 2 irakasle, institutuko ikasleekin astebeteko trukaketa egin asmoz. Gaur iritsi dira, eta urriaren 23ra bitartean izango dira udalerrian.
Bien bitartean, Batxilergoko ikasleen etxeetan egongo dira, eta astenko egunetan institutuak antolatutako ekintzetan parte hartuko dute. Bihar Euskal Herria Museora joango dira lehenengo, eta Batzarretxera bisitatuko dute gero. Etzi, Bilbo ezagutzekoo aukera izango dute, Bizkaiko hiriburuko merkatua zein alde zaharra ikusiko dute eta; baita Guggenheim Museoa ere.
Zapatuko orduak familiagaz eta lagunekin igaroko dituzte, eta domekan bisitatuko dute Bakearen Museoa. Astelehena egun berezia izaten da udalerrian, eta herriko txoko desberdinak ezagutuko dituzte Gernika Gogoratuz elkarteko Andreas Schefterrekin. Hartara, martitzenean Bermeo eta Urdaibaiko ingurua ezagutzeko aukera edudiko dute, eguaztenean batxilergoko ikasleetaz agurtzeko.
Gernika-Lumoko ikasleak, berriz, otsailean joango dira Pforzheimera.