Domekan [urriak 6] dute hitzordua, Bilbon, eta taldea osatzeko zailtasunak badituzte ere, dena emateko prest zelairatuko dira
09:30ean aurreikusten dute antolatzaileek proba hastea, "olatuen arabera". Txapelketan parte hartzeko egunean bertan eman behar da izena.
Bi jaialdiek zaletasun eta adin guztietarako ekimenak batuko dituzte. Udabierrek bihar hartuko du Goiko Plaza; Mareak jaialdia zapatuan hasiko da.
Urriaren 10a [barikua] da izena emateko azken eguna. Hala ere, egunean bertan ere izango dute interesatuek horretarako aukera.
Kanpai hotsekin batera, 10:00etan, ekingo diote zapatuan [urriak 5] lehiakideek orientazioa eta estrategia batzen dituen probari, Ekoetxea Urdaibain. Korrika eginez, bizikletaz eta kayakak erabiliz burutu beharko dute ibilbidea.
Jeltzaleek parte hartzeari "beldurra" diotela adierazi du koalizio abertzaleak: "Jarrera horrekin EAJk eskualdearen aniztasunaren aurka egin nahi izan du, eta horrelako erakundeen gardentasuna kolokan jartzen du".
44. Asto probak lehiatuko dituzte, eta herriko Manuel Intxausti omenduko dute zapatuan.