Arteagatarrek herriko zaindaria dute San Polikarpo, eta haren omenezko jaiak ospatuko dituzte asteburuan.
Txotx denboraldiari hasiera eman dio bertsolari muxikarrak gaur goizean, Zornotzan. Sagarraren ekoizpena iazkoa baino txikiagoa izan den arren, horien kalitatea nabarmendu dute sagardogileek.
Azken urtean lortutakoak eta lortu beharrekoak gogoratzeko solasaldia prestatu dute.
Euriteen ondorioz, goizaldean ur-putzua sortu da Zugastietako tren geltokiaren parean, eta goizean goiz errepidea moztu dute. Ura kentzeko lanean aritu diren bitartean auto ilarak sortu dira Zornotzarako noranzkoan.
Foruko Urdaibai dantza taldeak 50. urteurrena ospatuko du aurten, eta horren berri emateko aurkezpen ekitaldia egin zuten domekan, taldekide direnekin eta taldeko kide izan direnekin.
Euskal Herria museoko arduradunek sarrerak aldez aurretik eskuratzeko eskatu dute, "lekua mugatua delako".
Udal Liburutegian izango dute hitzordua etxeko txikienek.
Udal azokako aparkaleku aurreko zebra bidean ere lanak egiten ari dira.
Marokotik ihesean Euskal Herrira etorritako familia bati ondoetorria eman zioten asteburuan. Busturialdea Harrera eskualdea delako, udalerrian bizi diren errefuxiatuek hartu zuten familia Gernika-Lumon.
Busturialdeko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak antolatuta, janari bilketa egingo dute, errefuxiatuek duten "beharrizana" handia delako.