Ipuin kontalaria egongo da Euskal Herria museoan, domekan
Euskal Herria museoko arduradunek sarrerak aldez aurretik eskuratzeko eskatu dute, "lekua mugatua delako".
Ameli ipuin kontalariak istorioz beteko du Euskal Herria museoa domekan 12:00etatik aurrera.
Kontu kontalari ibiliko da Ameli 4 urtetik goragoko umeekin. Baztan haranera eramango ditu bertaratzen direnak, Amaiur herrira hain zuzen ere. Hala, herrian bertan ezagunak diren misterioz betetako kontuak landuko ditu euskaraz.
Sarrerak salgai. Salgai daude dagoenerako ipuin kontalariaren istorioak entzuteko sarrerak; euro bakarra balio dutela jakinarazi dute, eta museoan bertan lor daitezke.
Euskal Herria museoko arduradunek sarrerak aldez aurretik eskuratzeko eskatu dute, “lekua mugatua delako”.