Bermeoko Udal Liburutegi aurreko espaloia egokitzeko lanak egiten ari dira
Udal azokako aparkaleku aurreko zebra bidean ere lanak egiten ari dira.
Herritarren irisgarritasuna bermatzeko helburuagaz egingo dituzte egokitze lan horiek.
Bermeoko Udala, herriko gune ezberdinen irisgarritasuna bermatzeko plangintzaren barne, hainbat ekimen egiten ari da hori lortzeko. Horien artean, herriko udal liburutegi aurreko zebra bidearen pareko espaloia egokituko du irisgarritasuna hobetzeko.
Egokitze lanekin, herritar guztientzat, “ezintasun bat dutenentzat ere”, sarrera erraza izatea nahi dute. Udaleko arduradunek adierazi dutenez, “gune horretan pertsona asko ibiltzen dira” eta, “guztien irisgarritasuna bermatu beharrekoa” dela uste dute.
Era berean, udal azokako aparkaleku aurreko zebra bidearen pareko espaloia egokitzeko berriztatze lanak egin ditu udalak.
Benito Ibarrolaza Zerbitzuetako zinegotziaren berbetan, “herritarren beharrizanei erantzuna emateko helburuagaz” jarri dute martxan Bermeon irisgarritasun arazoak dituzten gune edo toki zehatzen eraberritzeko lanak.