Muxika eta Autzagane arteko errepidea zabalik dago
Euriteen ondorioz, goizaldean ur-putzua sortu da Zugastietako tren geltokiaren parean, eta goizean goiz errepidea moztu dute. Ura kentzeko lanean aritu diren bitartean auto ilarak sortu dira Zornotzarako noranzkoan.
Muxika eta Autzagane lotzen duen BI-635 errepidea moztu egin dute gaur goizean, baina dagoeneko zabaldu dute. Euri jasen ondorioz, ur-putzua sortu da, eta langileak ura kentzeko beharrean aritu diren bitartean errepidea moztu dute. Segurtasun sailetik jakinarazi dutenez, Zugastietako tren geltoki parean sortu da arazoa, eta auto ilara luzeak sortu dira, Inama paretik Zugastietaraino.