Autore gazteen eta ezagunen argudioak eta proposamenak biltzen dituen erakusketa ikusgai dago, Gernika-Lumoko kultur etxean: Ertibil Bizkaia 2012. Bizkaiko hainbat toki bisitatu ondoren –Lekeitio, esaterako–, ikus arteen erakusketa ibiltariak bere ...
Gernika-Lumoko gazteek gabonetan edarto pasatzeko aukera izango dute, Ehunzango aisialdi taldeak opor egunetarako antolatu dituen irteeretan. Urtero legez, bi irteera prestatu dituzte aisialdi taldeko kideek: P.I.Nera lehenengoa, eta Gasteizko (Araba) izotz pistara bigarrena. Gernika-Lumoko kultura sailarekin elkarlanean antolatu ditu irteerak Ehunzangok. Irteerak zortzi eta hamasei urte bitarteko gazteei zuzenduta daude, eta interesatuek Gaztelekuan emon beharko dute izena. Hain zuzen, barikua baino lehenago emon behar da izena. Barakaldon izango den P.I.N-era, esaterako, hilaren 27an joango dira izena emoten dutenek. 10:00etan irtengo dira Gernika-Lumotik, eta itzulerako bidaia 19:00etan egingo dute. Hilaren 28an, bestalde, Baskonia Kirol Hiriko izotz pistara joango dira gazteak eta begiraleak. 15:00etan irtengo dira Gasteizerantz, eta 21:00etan bueltatuko dira Gernika-Lumora.
Astra Koordinadorak eraikinean lan egingo duen behargina aukeratuko du bihar. Korrdinadorakoek jakinarazi dutenez, bost pertsona pasatu dira azken probara, eta bihar egingo dituzte elkarrizketak. Hain zuzen, 18:30etik aurrera egingo dut azken proba bos...
Balendin Aurre Apraiz Aurraitz olerkaria omenduko du sortzen ikusi zuen herriak datorren domekan. Duela mende bat –1912ko azaroaren 3an– jaio zen Aurraitz Ajangizko Mendieta-Agerre baserrian, eta 2007ko apirilaren 7an hil zen, euskal kulturari ekarpen handia egin ondoren.
12:00etan hasiko da …
Emakide elkarteak urteroko jaialdia ospatuko du bihar, taula gainera igoz. Urtero legez, egun berezia ospatzeko zenbait sormen lan prestatu dituzte elkarteko kideek, eta lan horiek Lizeo Antzokian aurkezteko irrikitan daude. Mari Luz Solatxi elkarteko kideak jakinarazi duenez, “17:00etan hasita, ordu pare batez ondo pasatzeko aukera izango dute Lizeora doazenek”. Jaialdia aurresku bategaz hasiko da. Elkarteko kide baten hilobak eta haren lagunek egingo dute dantzan bildutakoen aurrean. Horren ostean, bestalde, herriko emakumeen sormen lanek bereganatuko dute ikusleen arreta. Izan be, hiru antzerki labur eta dantza erakustaldiak ikusteko aukera izango dute. Antzerki eta dantza desbardinen artean, gainera, txisteekin barre egiteko aukera be izango dute bildutakoek.
Gernika-Lumoko udal liburutegiak 41 liburu eta ikusentzunezko lan barri izango ditu aurrerantzean. Udalak jakinarazi duenez, katalogoa handitu dute Errumaniari eta Saharari buruzko lanekin. Hala, eskuratu dituzten liburu eta ikusentzunezko lan barriek irakurketa herritar guztiengana zabaltzea bilatzen dute. Errumaniari buruzko lan barriak hamasei dira, eta Saharari buruzko lan barriak, bestalde, 25. Horien artean, gainera, hainbat lan famatu daude. Besteak beste, Radu Mijaileanuren Kontzertua filma, edota Abadia Muhammad-en A pesar de las heridas liburua eskuratu ditzakete interesatuek. Eskuragarri jarri dituzten lanak, euskerara, gaztelaniara edota ingelesera itzulita daude. Eskuratze barriekin, liburutegiak 428 erreferentzia ditu dagoeneko Eusko Jaurlaritzaren liburutegien sarean.
Bizkaiko Zaintza Epidemiologikoak urritik hasita A motako hepatitisaren 13 kasu antzeman ditu Bermeon, horietatik bi nagusiak dira, gainontzekoak umeak. Halanda be, kasu guztiak “leunak” izan direla zehaztu dute eta “ez dutela konplikaziorik izan” gaineratu. Herriko hiru ikastetxetan antzeman dira kasuak, …