Errumaniari eta Saharari buruzko liburuak jarri dituzte eskuragarri udal liburutegian
Gernika-Lumoko udal liburutegiak 41 liburu eta ikusentzunezko lan barri izango ditu aurrerantzean. Udalak jakinarazi duenez, katalogoa handitu dute Errumaniari eta Saharari buruzko lanekin. Hala, eskuratu dituzten liburu eta ikusentzunezko lan barriek irakurketa herritar guztiengana zabaltzea bilatzen dute. Errumaniari buruzko lan barriak hamasei dira, eta Saharari buruzko lan barriak, bestalde, 25. Horien artean, gainera, hainbat lan famatu daude. Besteak beste, Radu Mijaileanuren Kontzertua filma, edota Abadia Muhammad-en A pesar de las heridas liburua eskuratu ditzakete interesatuek. Eskuragarri jarri dituzten lanak, euskerara, gaztelaniara edota ingelesera itzulita daude. Eskuratze barriekin, liburutegiak 428 erreferentzia ditu dagoeneko Eusko Jaurlaritzaren liburutegien sarean.
Gernika-Lumoko udal liburutegiak 41 liburu eta ikusentzunezko lan barri izango ditu aurrerantzean. Udalak jakinarazi duenez, katalogoa handitu dute Errumaniari eta Saharari buruzko lanekin. Hala, eskuratu dituzten liburu eta ikusentzunezko lan barriek irakurketa herritar guztiengana zabaltzea bilatzen dute.
Errumaniari buruzko lan barriak hamasei dira, eta Saharari buruzko lan barriak, bestalde, 25. Horien artean, gainera, hainbat lan famatu daude. Besteak beste, Radu Mijaileanuren Kontzertua filma, edota Abadia Muhammad-en A pesar de las heridas liburua eskuratu ditzakete interesatuek. Eskuragarri jarri dituzten lanak, euskerara, gaztelaniara edota ingelesera itzulita daude.
Eskuratze barriekin, liburutegiak 428 erreferentzia ditu dagoeneko Eusko Jaurlaritzaren liburutegien sarean.