Bermeoko Udalak 2013. urterako ordenantza fiskalak onartu ditu azken osoko bilkuran. Tasa, prezio publikoak eta zerga gehienek KPIren igoera izango dute, hau da, %3,5. Halanda be, zenbait salbuspen daude: supermerkatuek %8 gehiago ordainduko dute sastar-batze zerbitzuagatik eta %5 banketxeek eta atunontziek. Bermibusak be gora egingo du langabetuentzat eta jubilatuentzat izan ezik, 70 zentimo balioko du. Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) abstenitu egin zen. Ordenantza fiskalak egiterako orduan «progresibidadean» oinarritu direla azaldu zuen Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek, «gure irizpidea gehien duenak gehiago ordaintzea izan da. Horrela, udalak zerbitzu publiko guztiak mantendu, eta ahal den neurrian, hobetu ahal izango ditu». Horrela izanik, ordenantza fiskal gehienak KPIren (%3,5) igoerarekin onartu dituzte, beti be, salbuspen batzuekin; izan be, alkatearen ustez, «badaude gaitasun ekonomiko handiagoa duten sektore batzuk eta horiei gehiago eskatu behar zaie». Horregatik, banketxeek eta atuntziek %5 gehiago ordainduko dute saster-batze zerbitzuagatik eta supermerkatuek, barriz, %8ko igoera izango dute. EAJ kritiko EAJko udal taldeak KPIaren igoera «onargarritzat» jo badu be, Bilduk hartutako zenbait erabakirekin kritiko agertu da. Adibidez, sastar-batze zerbitzuan zenbait sektoreri aplikatu dioten igoera «onartezina» dela azaldu dute. «Argi dago sastar gehiago sortzen dutenek, adibidez supermerkatuek, gehiago ordaindu behar dutela zerbitzu honegatik, baina ezin daiteke ahaztu sektore honek jada tasa hau bestelako herritarrek [...]
Etxetik kaleratzera zihoazela-eta joan den astean Barakaldon bere buruaz beste egin zuen Amaia Egaña gogoan izan dute Gernika-Lumon, haren omenezko eta desjabetzeen aurkako bilkura baten bitartez. Hainbat lagun batu dira Merkurio iturriaren inguruan, ...
Beste behin be, Jeronimo harategiak irabazi du San Martin jaietan Andeko tabernak antolatzen duen odoloste txapelketa. Aurtengoa, txapelketa antolatzen duten hamaikagarren urtea da eta 24 parte hartzaile izan ziren. Loiutik etorritako Iñigo Aurrekoetxearentzat izan da bigarren saria eta hirugarrena, barriz, Mungiko Olazar harategiarentzat izan da. Saltokirik onena be saritu zuten eta aurten Bermeoko Izarzuga harategiak jaso du garaikurra. Pozik hartu zuen saria odolosterik onenak egiten dituen Jeronimok. Sekreturik ez duela azaldu zuen, “kalitatezko osagaiak erabiltzea eta mimo eta maitasun handiz egitea, besterik ez”.
Gaur arratsaldean makina zulatzaile batek hodi bat apurtu du Bermeoko San Martin auzoan, gas isuria eraginez. Suhiltzaileak, ertzainak eta udaltzainak daude une honetan auzo horretako etxebizitza barrien inguruan, zehazki isuria non dagoen egiaztatzen....
Kulturarako fabrika sozialaren inaugurazioa antolatzeko bidean, batzarra deitu du biharko Astra koordinadorak. 19:30ean ipini du hitzordua, Astran bertan. Batzarrera joateko deialdia egin arren, proposamenak idatziz zein telefonoz be helarazi daitezkee...