Astraren inaugurazioa antolatzeko batzarra egingo dute bihar
Kulturarako fabrika sozialaren inaugurazioa antolatzeko bidean, batzarra deitu du biharko Astra koordinadorak. 19:30ean ipini du hitzordua, Astran bertan. Batzarrera joateko deialdia egin arren, proposamenak idatziz zein telefonoz be helarazi daitezkee...
Kulturarako fabrika sozialaren inaugurazioa antolatzeko bidean, batzarra deitu du biharko Astra koordinadorak. 19:30ean ipini du hitzordua, Astran bertan. Batzarrera joateko deialdia egin arren, proposamenak idatziz zein telefonoz be helarazi daitezkeela ekarri du gogora koordinadorak. “Astrak herrian nabari izaten jarraitu behar du, ikusgarria, Astrak Gernika okupatu behar du, Gernikak Astra okupatu zuelako. Horregatik, 24an Astratik Gernika okupatuko dugu”, esan dute.