Jeronimo harategiak irabazi du XI. odoloste txapelketa
Beste behin be, Jeronimo harategiak irabazi du San Martin jaietan Andeko tabernak antolatzen duen odoloste txapelketa. Aurtengoa, txapelketa antolatzen duten hamaikagarren urtea da eta 24 parte hartzaile izan ziren. Loiutik etorritako Iñigo Aurrekoetxearentzat izan da bigarren saria eta hirugarrena, barriz, Mungiko Olazar harategiarentzat izan da. Saltokirik onena be saritu zuten eta aurten Bermeoko Izarzuga harategiak jaso du garaikurra. Pozik hartu zuen saria odolosterik onenak egiten dituen Jeronimok. Sekreturik ez duela azaldu zuen, “kalitatezko osagaiak erabiltzea eta mimo eta maitasun handiz egitea, besterik ez”.
Beste behin be, Jeronimo harategiak irabazi du San Martin jaietan Andeko tabernak antolatzen duen odoloste txapelketa. Aurtengoa, txapelketa antolatzen duten hamaikagarren urtea da eta 24 parte hartzaile izan ziren. Loiutik etorritako Iñigo Aurrekoetxearentzat izan da bigarren saria eta hirugarrena, barriz, Mungiko Olazar harategiarentzat izan da. Saltokirik onena be saritu zuten eta aurten Bermeoko Izarzuga harategiak jaso du garaikurra.
Pozik hartu zuen saria odolosterik onenak egiten dituen Jeronimok. Sekreturik ez duela azaldu zuen, “kalitatezko osagaiak erabiltzea eta mimo eta maitasun handiz egitea, besterik ez”.