Bizkaia Gernikak denboraldiko bigarren derbia jokatuko du Ampo Ordiziaren kontra, zapatuan. Liga hasierako hiru partidak irabazita, bertokoak moralez gainezka daude, eta bolada onari jarraipena emoten ahaleginduko dira asteburuan. Partida 17:00etan hasiko da, Altamirako (Ordizia; Gipuzkoa) zelaian. Basurdeek garaipena ekarri gura dute Ordiziatik, joan den denboraldiko arantza kendu gura baitute. Izan be, iragan denboraldian ligako bi partidak irabazi zituzten ordiziarrek. Halanda be, ez da erraza izango Altamiratik emaitza onagaz bueltatzea, Ampo Ordiziak ez baitu hutsik egiten etxeko partidetan. Autobusak jarri dituzte Jokalariek zaleen babesa izan dezaten, taldeak autobusak jarriko ditu partida ikustera joan gura dutenentzat. Izena Basurde Rugby Tabernan emon beharko dute interesatuek, hamar euro ordainduta. Autobus geltokitik irtengo dira autobusak, 14:30ean.
Ekomoda eta birziklatutako materialekin tailerrak egiten dituen GabRek enpresa bermeotarra izan da Lur Barriak sarien X. deialdiaren irabazlea. Sari hori Bermeoaldeko, Erandioko, Gernikaldeako, Leioako eta Mungialdeko Behargintzek emoten dute. Lur Bar...
Gernika KESBen nagusien taldeak aurredenboraldiko bigarren partida galdu zuen atzo, Malosteko zelaian. Gernikarrek aurkari gogor bat izan zuten aurrean, eta garaipena lortzeko aukera barik geratu ziren. Hain zuzen, Lehen Mailako Hondarribiaren kontra jokatu zuten, 62-84 galduz. Hondarribitarrek talde oso sendoa dute, eta gainera, emakumezkoen NBAn ibili den jokalari bat dute aurten. Hondarribikoen nagusitasuna ikaragarria izan zen hasieratik, eta lehenengo laurdenean hamabost puntuko aldeagatik ziren aurretik. Bigarren laurdenean, bestalde, KESBek hobeto defendatu zuen, zazpi puntura hurbilduz. Gernika-Lumokoek baloia azkar mugitzen asmatu zuten, eta jaurtiketa errazak saskiratzeko aukera izan zuten. Atsedenalditik bueltan, gernikarrek joko ona egiten jarraitu zuten, baina ez zuten asmatu saskipean. Crook-ek eta Lazarok aukera ugari izan zituzten, baina Hondarribikoen defentsa oso ona izan zen. Hirugarren laurdenaren amaieran 42-61eko emaitza islatzen zuen markagailuak. Partidaren azkenengo laurdena, aurrekoaren antzekoa izan zen, baina KESBeko neskak hobeto moldatu ziren defentsan. Hala, Hondarribiak ez zuen gehiegi handitu errenta. Partida amaieran, 22 puntuko aldeagatik irabazi zuten kanpokoek.
Herrizaingo sailak jakitera eman duenez, gizonezko bi atxilotu ditu Ertzaintzak Gernika-Lumon eta Mungian indarkeria erabiliz lapurreta delitua egitea egotzita. Horietako bat gaur bertan espetxeratu dute, eta bestea epailearen esku utzi dute. Ustezko b...
Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, herriko sei tximistorratzak aztertzen eta egokitzen ari dira egunotan, eta aste bukaerarako bukatzea aurreikusten dute. Horretarako, 11.646 euroko inbertsioa egin du udalak. Udalak azaldu duenez, Europako segurt...