Ampo Ordiziaren kontra jokatuko dute denboraldiko bigarren derbia basurdeek
Bizkaia Gernikak denboraldiko bigarren derbia jokatuko du Ampo Ordiziaren kontra, zapatuan. Liga hasierako hiru partidak irabazita, bertokoak moralez gainezka daude, eta bolada onari jarraipena emoten ahaleginduko dira asteburuan. Partida 17:00etan hasiko da, Altamirako (Ordizia; Gipuzkoa) zelaian. Basurdeek garaipena ekarri gura dute Ordiziatik, joan den denboraldiko arantza kendu gura baitute. Izan be, iragan denboraldian ligako bi partidak irabazi zituzten ordiziarrek. Halanda be, ez da erraza izango Altamiratik emaitza onagaz bueltatzea, Ampo Ordiziak ez baitu hutsik egiten etxeko partidetan. Autobusak jarri dituzte Jokalariek zaleen babesa izan dezaten, taldeak autobusak jarriko ditu partida ikustera joan gura dutenentzat. Izena Basurde Rugby Tabernan emon beharko dute interesatuek, hamar euro ordainduta. Autobus geltokitik irtengo dira autobusak, 14:30ean.
Bizkaia Gernikak denboraldiko bigarren derbia jokatuko du Ampo Ordiziaren kontra, zapatuan. Liga hasierako hiru partidak irabazita, bertokoak moralez gainezka daude, eta bolada onari jarraipena emoten ahaleginduko dira asteburuan. Partida 17:00etan hasiko da, Altamirako (Ordizia; Gipuzkoa) zelaian.
Basurdeek garaipena ekarri gura dute Ordiziatik, joan den denboraldiko arantza kendu gura baitute. Izan be, iragan denboraldian ligako bi partidak irabazi zituzten ordiziarrek. Halanda be, ez da erraza izango Altamiratik emaitza onagaz bueltatzea, Ampo Ordiziak ez baitu hutsik egiten etxeko partidetan.
Autobusak jarri dituzte
Jokalariek zaleen babesa izan dezaten, taldeak autobusak jarriko ditu partida ikustera joan gura dutenentzat. Izena Basurde Rugby Tabernan emon beharko dute interesatuek, hamar euro ordainduta. Autobus geltokitik irtengo dira autobusak, 14:30ean.