Gizonezko bi atxilotu dituzte, Gernika-Lumon eta Mungian ustez lapurreta egitea egotzita
Herrizaingo sailak jakitera eman duenez, gizonezko bi atxilotu ditu Ertzaintzak Gernika-Lumon eta Mungian indarkeria erabiliz lapurreta delitua egitea egotzita. Horietako bat gaur bertan espetxeratu dute, eta bestea epailearen esku utzi dute. Ustezko b...
Herrizaingo sailak jakitera eman duenez, gizonezko bi atxilotu ditu Ertzaintzak Gernika-Lumon eta Mungian indarkeria erabiliz lapurreta delitua egitea egotzita. Horietako bat gaur bertan espetxeratu dute, eta bestea epailearen esku utzi dute.
Ustezko biktimek jarritako salaketen arabera, Gernika-Lumoko Iturriondo plazan eta Juan Calzada kalean gertatu ziren lapurretak; hain zuzen be, hilaren 21ean eta joan den astelehenean, hurrenez hurren. Ustez, adinez nagusiak diren emakumezko biri urrezko katea lepotik kendu zioten. Egun berean, gainera, Mungian beste hiru lapurreta egin zituzten, Herrizaingo sailaren arabera.
Biktimek jarritako salaketen ondorioz, ustezko lapurreten egile biak atxilotu ditu Ertzaintzak; bata, 25 urteko gizonezkoa, joan den martitzenean atxilotu eta gaur bertan espetxeratu dute. 23 urteko beste gizonezkoa be atxilotu dute eta gaur bertan utzi dute epailearen esku.