Aurredenboraldiko bigarren partida galdu dute KESBeko neskek
Gernika KESBen nagusien taldeak aurredenboraldiko bigarren partida galdu zuen atzo, Malosteko zelaian. Gernikarrek aurkari gogor bat izan zuten aurrean, eta garaipena lortzeko aukera barik geratu ziren. Hain zuzen, Lehen Mailako Hondarribiaren kontra jokatu zuten, 62-84 galduz. Hondarribitarrek talde oso sendoa dute, eta gainera, emakumezkoen NBAn ibili den jokalari bat dute aurten. Hondarribikoen nagusitasuna ikaragarria izan zen hasieratik, eta lehenengo laurdenean hamabost puntuko aldeagatik ziren aurretik. Bigarren laurdenean, bestalde, KESBek hobeto defendatu zuen, zazpi puntura hurbilduz. Gernika-Lumokoek baloia azkar mugitzen asmatu zuten, eta jaurtiketa errazak saskiratzeko aukera izan zuten. Atsedenalditik bueltan, gernikarrek joko ona egiten jarraitu zuten, baina ez zuten asmatu saskipean. Crook-ek eta Lazarok aukera ugari izan zituzten, baina Hondarribikoen defentsa oso ona izan zen. Hirugarren laurdenaren amaieran 42-61eko emaitza islatzen zuen markagailuak. Partidaren azkenengo laurdena, aurrekoaren antzekoa izan zen, baina KESBeko neskak hobeto moldatu ziren defentsan. Hala, Hondarribiak ez zuen gehiegi handitu errenta. Partida amaieran, 22 puntuko aldeagatik irabazi zuten kanpokoek.
Gernika KESBen nagusien taldeak aurredenboraldiko bigarren partida galdu zuen atzo, Malosteko zelaian. Gernikarrek aurkari gogor bat izan zuten aurrean, eta garaipena lortzeko aukera barik geratu ziren. Hain zuzen, Lehen Mailako Hondarribiaren kontra jokatu zuten, 62-84 galduz. Hondarribitarrek talde oso sendoa dute, eta gainera, emakumezkoen NBAn ibili den jokalari bat dute aurten.
Hondarribikoen nagusitasuna ikaragarria izan zen hasieratik, eta lehenengo laurdenean hamabost puntuko aldeagatik ziren aurretik.
Bigarren laurdenean, bestalde, KESBek hobeto defendatu zuen, zazpi puntura hurbilduz. Gernika-Lumokoek baloia azkar mugitzen asmatu zuten, eta jaurtiketa errazak saskiratzeko aukera izan zuten.
Atsedenalditik bueltan, gernikarrek joko ona egiten jarraitu zuten, baina ez zuten asmatu saskipean. Crook-ek eta Lazarok aukera ugari izan zituzten, baina Hondarribikoen defentsa oso ona izan zen. Hirugarren laurdenaren amaieran 42-61eko emaitza islatzen zuen markagailuak.
Partidaren azkenengo laurdena, aurrekoaren antzekoa izan zen, baina KESBeko neskak hobeto moldatu ziren defentsan. Hala, Hondarribiak ez zuen gehiegi handitu errenta. Partida amaieran, 22 puntuko aldeagatik irabazi zuten kanpokoek.