Aste bukaerarako egokituko ditu udalak herriko tximistorratzak
Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, herriko sei tximistorratzak aztertzen eta egokitzen ari dira egunotan, eta aste bukaerarako bukatzea aurreikusten dute. Horretarako, 11.646 euroko inbertsioa egin du udalak. Udalak azaldu duenez, Europako segurt...
Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, herriko sei tximistorratzak aztertzen eta egokitzen ari dira egunotan, eta aste bukaerarako bukatzea aurreikusten dute. Horretarako, 11.646 euroko inbertsioa egin du udalak.
Udalak azaldu duenez, Europako segurtasun araudi barriaren arabera aztertu eta egokituko dituzte aipatu tximistorratzak.
Allende Salazar eta Barrutia ikastetxeetan, Jai Alai frontoian, Juan Kaltzada egoitzan eta Lumoko elizan daude tximistorratzak. Juan Kaltzada egoitzan, barritze lanak zirela-eta, kendu egin zuten tximistorratza, eta, orain, lehengo lekuan jarriko dute barriro be.
Lumoko elizan dagoena, bestalde, «sendotu» egingo dutela aipatu dute; izan be, «bere kokapena dela eta, zartada handiak jasotzen ditu». Azaldu dutenez, zorroten barria ipiniko dute horretarako, eta, hala, «inguru osoa babestuta egongo da».