GabRek enpresa bermeotarrak irabazi du X. Lur Barriak saria
Ekomoda eta birziklatutako materialekin tailerrak egiten dituen GabRek enpresa bermeotarra izan da Lur Barriak sarien X. deialdiaren irabazlea. Sari hori Bermeoaldeko, Erandioko, Gernikaldeako, Leioako eta Mungialdeko Behargintzek emoten dute. Lur Bar...
Ekomoda eta birziklatutako materialekin tailerrak egiten dituen GabRek enpresa bermeotarra izan da Lur Barriak sarien X. deialdiaren irabazlea. Sari hori Bermeoaldeko, Erandioko, Gernikaldeako, Leioako eta Mungialdeko Behargintzek emoten dute.
Lur Barriak sarien helburua ekintzailee sustatutako enpresa ekimenak laguntzea eta saritzea da. Bestalde, sariak enpresa kultura bultzatzea eta lan munduan sartzeko modu barrien alde egitea bilatzen du.
Aurtengo irabazlea izan den GabRek enpresa bermeotarak urriaren 19an jasoko du saria Erandioko Kultur Etxean. Hain zuzen be 4.000 euroko saria jasoko du GabRek-ek.
GabRek enpresak birziklatutako lehengaiak erabilita moda diseinatzen du, alde batetik, eta bestetik, material birziklatuarekin, besteak beste, moda edo jostailuak egiteko tailerrak antolatzen ditu.
Behargintza bakoitzak, barriz, sari bat banatzen du, 2.000 eurokoa. Aurton, Bermeoaldeko Behargintzaren saria XL Car Detail enpresak jasoko du. Enpresa horek ibilgailuen garbiketa sakona egiten du. Gernikaldeko Behargintzaren saria, barriz, Gernikan dagoen Itxaroa enpresarentzat izango da, logopedia eta psikologia zentroa da, hain zuzen.