Beste behin, Munduko Arrozen jaialdia ospatuko dute Gernika-Lumoko San Juan Ibarra plazan, ekainaren 23an. Ondo pasatzeko eta arroza egiteko prest dagoenarentzako da egokia egun hori. Bertan parte hartu nahi duenak hilaren 20a baino lehen emon beharko ...
Bermeoko Udalak Lanbide Hastapena eta Musika Eskola udal ikastegietan dituen irakasle lanak betetzeko beharrizanak kontuan izanik, hainbat lan poltsa osatzeko deialdia zabaldu du. Hain zuzen be, Udalaren Lanbide Hastapena eta Sustapena ikastegirako oinarrizko prestakuntzarako goi mailako irakaslea eta Udalaren Musika eskolarako akordeoia, bateria eta tronboi espezialitateetarako irakasle bila dabiltzala jakinarazi dute. Eskariak, hilaren 25era arte Oinarrizko prestakuntzarako goi mailako irakaslearen kasuan, bai hautaketa prozesua zein hurrenkera finkatzea lehiaketa bidez egingo dutela zehaztu dute. Musika Eskolarako irakaslea, barriz, lehiaketa-oposizio bitartez aukeratuko dute. Hautagaiek curriculuma eta lan kontratuak edota horren aldiz gizarte segurantzarako lan-bizitza aurkeztu beharko dituzte Udalaren Berh@z bulegoan hilaren 25a baino lehen. Oinarriak be bertan eska daitezke.
Bermeoko Alde Zaharreko Haitz Nagusije elkarteak udako azoka antolatu du zapaturako. Ez da, gainera, elkarteak antolatzen duen lehenengo azoka. Udako azoka Sabino Arana enparantzan egingo dute, ohi legez, eta 10:30eatik aurrera bertan izango direla jak...